Estimulazio kognitiborako programa bat da Alzheimer gaitza edo buruko beste sindrome bat diagnostikatuta dutenentzat edo hondatze kognitibo arina daukaten pertsonentzat.
Helburua da kontserbatzen diren funtzio kognitiboak estimulatzea eta ahalmen funtzionala lantzea, norberaren autonomia ahalik eta denbora gehien mantendu dadin laguntzeko.
Jarduerak:
Indartzeko eta mantentzeko ariketa espezifikoak egiten dira:
- Funtzio kognitiboak: Memoria, hizkuntza, arreta, orientazioa, etab.
- Eguneroko bizitzako jarduerak: Higienea, elikadura, janztea, etab.
- Jarduera instrumentalak: Dirua erabiltzea, telefonoa erabiltzea, laguntza eskatzea, etab.
- Interakzio/harreman sozialak
Saioak:
- Astean bi, bakoitza 1:30h irauten duena
- Hondatze kognitiboaren profilari egokituta.