Hipopresiboak jarrerazko ariketak dira, abdomen barneko presioa handitzen ez dutenak edo murrizten dutenak, eta epe labur, ertain eta luzera osasunerako ondorio positiboak ekartzen ditu jarrera, arnasketa, maila baskular, metaboliko eta sexualean.
Hipopresiboen onurak:
Hipopresiboen onurak asko dira eta maila desberdinekoak. Hernia diskal, iztaikoak, zilborrekoak eta abar prebenitzeko balio dute eta bereziki garrantzitsua da emakumeentzat pelbiseko organoak jaistea eta pixak ihestea saihesteko.
Entrenatzeko metodoa lesioak prebenitzea eta osasuna eta baldintza fisikoa hobetzea da. Ariketa fisikoaren eta kirolaren profesional bezala ez ditugu patologiak artatzen, baizik eta ahuldadeak eta mugimenduen patroi oker batzuk zuzentzen laguntzen dugu eta hori normalean minen eta molestien gutxitze batekin lotuta doaz.
Pertsona mota guztientzako da, izan ere bizi gareneko gizartean, hainbeste lan sedentariorekin, mugikorren erabilera eta ariketa fisikorik gabe, beharrezkoa da gorputza birkokatzea eta indartzea jarrera naturalean.
Badira pertsonak teknika hori ezin dutenak egin, alegia, hipertentsioa dutenak eta haurdun daudenak.