Jarduera honetan gitarra jotzen irakasten zaie instrumentu honekin lehen urratsak eman nahi dituztenei, baina maila desberdinak lantzeko aukera ere eskaintzen zaie, pertsona bakoitzak dauzkan beharren arabera.
Kantu ezagunekin praktikatzen da eta parte hartzaileei aukera ematen zaie denbora-tarte batez ikasten aritzeko eta aldi berean ongi pasatzeko.