• AVV Elitxu

    Pilates saioak

Pilates saioak Irunen

Pilates metodo integral bat da, gorputzeko gihar sakonenak mugitzen laguntzen duena era horretan jarrera on bat lortzeko. Nahiz eta mugimenduek motelak eta errazak diruditen, biziak eta espezifikoak dira gorputzeko zona bakoitzerako. Oreka eta lerrokadura hobetzen laguntzen dute eta aldi berean koordinazioa, arnasketa, indarra eta estabilitatea ere lantzen da.

Pilates metodoa egokia da adin guztietan, beraz, edozeinek egin dezake kontsignak ulertzen dituen neurrian. Hasiberrien mailan elementurik gabe lantzen da, baina koordinazio handiagoa dagoenean eta ariketak ezagutzen direnean, pilota, rol, barra eta banden bidez osatu daitezke.

Pilatesek teknika "inteligente" bat proposatzen du, sorbalda, bular eta bizkarreko giharrak indartzeko balio dutenak. Horrela zure gorputzak hobeto jasan ditzake eguneroko exijentziak, adibidez, laneko jardunean hartutako jarrera txar bat.

Diziplina hori ezin hobea da estresa manejatzen laguntzen duelako eta aldi berean gorputz malgu eta indartsua edukitzeko.

Ariketek arnasketaren kontrola konbinatzen dute fisiko-kulturismo, borroka, yoga, tai chi, zen meditazio eta gimnasiako elementuekin.

Beti gaude prest zuri entzuteko.

Kexarik, iradokizunik?

Asociación de vecinos del barrio de Elitxu
Lapizeko Auzo Elkartea

943635294 - 628678178
L, M, MI y J de 17H a 19H  y V de 10H a 12H.
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
www.avvelitxu.com