Sevillanak eta rumbak artea eta duendea dira. Espainia hego aldeko dantza herrikoia dira baina hain dira alaiak eta politak, herri guztietan dantzatzen direla.
Maila desberdinetako hainbat talde ditugu eta dibertitzeaz eta denbora atsegin bat pasatzeaz gainera hobekuntza, gorputzaren jarrera zuzentzea, eskuak graziaz eta elegante mugitzea lantzen ditugu, figurak, mantoiak, haizetakoak eta modalitate horrekin zerikusia duen guztia.
Irungo apirileko ferian parte hartzen dugu gure arte eta alaitasun guztia transmitituz, eta probatu nahi duten guztiak gonbidatzen ditugu.