• AVV Elitxu

    Bidaiak

Urtean zehar antolatzen dira, eta helburu nagusiak dira beste leku, kultura eta jende batzuk ezagutzeko interesa sustatzea, bai eta auzotarren arteko topaketa eta gozamenerako gunea bultzatzea ere, adiskidetasun eta konfiantzazko esparru batean. Urtero, bisitatuko den lekua aldatu egiten da. Egun bat eta sei egun arteko bidaiak izaten dira, urte-garaiaren eta bisitatu nahi den lekuaren distantziaren arabera. Adin guztietako pertsonak joan daitezke bidaiara, bazkideak eta bazkide ez direnak, eta prezioak oso lehiakorrak izaten dira, guk geuk antolatzen baititugu autobus-konpainiarekin zuzenean. Bidaia motzak egin ditugu honako herrietara: Nafarroa, Logroño, Araba, Bizkaia, Bordele edo Landak. Luzeak, berriz: Galizia, Costa Brava, Costa del Sol, Andaluzia, Portugal edo Asturias.

Egindako azken bidaiak

2019

Iratxe-Lizarra - Azaroak 30

La Mancha Urriak 27/31

Gernika-Ondarroa- Ekainak 17

Bordele – Maiatzak 15

Andaluziara bidaia – Apirilak 22/27

Bidaia maiatzaren 22tik 26ra izan zen.

Bisitatutako lekuak honakoak izan ziren: Sevilla, Cadiz, Arcos de la Frontera, Jerez de la Frontera, Sanlúcar de Barrameda, El Rocio, Rábidako monasterioa eta Colonen Karabelak

Williams Humberteren upategiak bisitatzeko aukera ere izan genuen Jerezen; zaldiak hezteko erakustaldia ikusi eta ardo-dastaketa egin genuen.

Bidaia gora-behera handirik gabekoa izan zen; dena ondo joan zen eta Andaluzia ezagutzeko eguraldi onargarria izan genuen eta ez zigun eragotzi aurreikusitako programa betetzea.

Hotela oso ondo zegoen eta baita otorduak ere.

Joaneko eta itzulerarako bidaiak oso luzeak egiten dira, baina… Andaluziara joan nahi baduzu, ez dago beste erremediorik.

2018

Iratxe-Lizarra- Azaroak 24

Frantzia-Andorra – uztailak 21/25

Zarautz-Getaria – Maiatzak 30

Levante – Apirilak 4/8

Beti gaude prest zuri entzuteko.

Kexarik, iradokizunik?

Asociación de vecinos del barrio de Elitxu
Lapizeko Auzo Elkartea

943635294 - 628678178
L, M, MI y J de 17H a 19H  y V de 10H a 12H.
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
www.avvelitxu.com