Auzo Elkarteak hainbat ospakizun eta ekitalditarako bere lokalak uzten ditu; urtebetetzeak, jai txikiak, auzotarren bilerak, taldeen entseguak...), aurrez ezarritako egun eta ordutegietan, betiere erabilera-baldintzak zorrotz betez eta aldez aurretik kopuru txiki bat ordainduta. Diru-kopuru txiki hori lokalak erabilera-egoera onean mantentzeko erabiltzen da.
23. zenbakia duen lokala, hainbat ospakizun eta ekitalditarako erabil daiteke, aurretik aipatu dugun bezala. Erabilera-egunak honakoak dira: Ostirala, larunbata eta igandea, arratsaldez.
25. zenbakia duen lokala, hainbat ospakizun eta ekitalditarako erabil daiteke, baina talde txikietarako. Honakoak dauzka: Liburutegi-gunea, egongela zabala TBrekin eta sukaldea oinarrizko etxetresna elektrikoekin. Sukaldea ezin da erabili janariak prestatzeko, Zuzendaritza Batzordearen baimenarekin ez bada.
Auzo Elkarteak antolatutako ekintzek lehentasuna izango dute bertako lokalak erabiltzeko orduan.
Lokalak erabiltzeko, derrigorrezkoa da bazkidea izatea eta urteko 10 €-ko bazkidetza-kuota ordaintzea.