HASI DIRA OÑAURREKO KIROL-INSTALAZIOAREN OBRAK (2021)

Auzotarren esku-hartze bat da Oñaurreko kirol-instalazioaren abiapuntua, 2019ko aurrekontu parte-hartzaileetan egindako proposamen bati esker.

Obra arloak lehen proiektu bat egin zuen, eta auzotarrei aurkeztu zitzaien. Aurkeztutako proposamena aztertu ondoren, auzotarrek iradokizun batzuk egin zituzten, eta behin betiko proiektuan kontuan izan dira horiek.

Obren helburu nagusia da Oñaurren kirola aire zabalean egiteko gune bat prestatzea.

Honako hauek izango ditu instalazio berriak: 30 x 15 m-ko kirol askotarako pista bat erdialdean, saskibaloi-kantxa txiki bat, kalistenia egiteko espazio bat eta zenbait osagarri.<0}

Obra gauzatzeko epea 5 hilekoa izango dela zenbatetsi da.

 

Asociación de vecinos del barrio de Elitxu
Lapizeko Auzo Elkartea

943635294 - 628678178
L, M, MI y J de 17H a 19H  y V de 10H a 12H.
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
www.avvelitxu.com