Miguel de Ambulodi kaleko aparkalekua, gero eta gertuago (2022)

Irungo Udaleko Obra arloak jakinarazi duenez, Diana kaleko behin-behineko aparkalekua egiteko proiektu teknikoa onetsi du. Elitxu-Lapize auzoan dago, eta sarbidea du Miguel de Ambulodi kaletik. Partzela Irunvi Irungo Etxebizitza Publikoko Sozietatearena denez, erakunde horren administrazio-kontseiluak lurzoruen lagapena baimendu behar izan zuen.

Hau da funtsezko urrats bat proiektu hau lehenbailehen gauzatu dadin, proiektua lizitatuta eta, geroago, esleituta.

Proiektua behin-behinekoa da,  partzela Txenperenea eremuan etorkizunean egingo den garapenean sartuta baitago, eta auzo horretan dauden aparkatzeko zailtasunak arintzea da haren helburua. Horretarako, 45 plaza inguru eta motorrentzako eremu bat eraikiko dira.  Obrak gauzatzeko aurrekontua 130.000 eurokoa da.

Asociación de vecinos del barrio de Elitxu
Lapizeko Auzo Elkartea

943635294 - 628678178
L, M, MI y J de 17H a 19H  y V de 10H a 12H.
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
www.avvelitxu.com