Bazkide agurgarriok (2022)
Jakinarazten dizuegu, espazio itxietan maskarak erabiltzea derrigorrezkoa ez dela dioen arautegi berria atera denez, salbuespen batzuk tarteko, gure elkarteko ateak irekitzea erabaki dugula, bazkideek maiatzetik aurrera erabili ahal izan dezaten.
Lokalak dagoeneko jarduera batzuetarako erabiltzen ari dira, baina eskaintza beste jarduera batzuetara ere zabalduko da, alegia, urtebetetzeak, ekitaldi txikiak, etab. egiteko.
Lokalen erabileran pandemia arreko garaian zeuden arauekin funtzionatzen jarraituko da.
Elitxu auzo elkarteko presidentea.
