Opor zorintsuak pasa dezazutela (2022)
Uztailaren 27tik irailaren 1era, Elitxu auzo elkartea itxita egongo
da udako oporrengatik.
Edozein zalantza edo urgentziarik izanez gero, telefono zenbaki
honetara deitu: 628 67 81 78
Uztailaren 27tik irailaren 1era, Elitxu auzo elkartea itxita egongo
da udako oporrengatik.
Edozein zalantza edo urgentziarik izanez gero, telefono zenbaki
honetara deitu: 628 67 81 78
Jakinarazten dizuegu, espazio itxietan maskarak erabiltzea derrigorrezkoa ez dela dioen arautegi berria atera denez, salbuespen batzuk tarteko, gure elkarteko ateak irekitzea erabaki dugula, bazkideek maiatzetik aurrera erabili ahal izan dezaten.
Lokalak dagoeneko jarduera batzuetarako erabiltzen ari dira, baina eskaintza beste jarduera batzuetara ere zabalduko da, alegia, urtebetetzeak, ekitaldi txikiak, etab. egiteko.
Lokalen erabileran pandemia arreko garaian zeuden arauekin funtzionatzen jarraituko da.
Elitxu auzo elkarteko presidentea.
Elitxu auzo elkartean aurrez aurreko ikastaro bat egiten ari gara. Ikastaroaren helburua muskuluak indartzea eta oreka hobetzea da, erorikoak eta balizko hausturak prebenitzeko, baita osteoporosia prebenitu eta atzeratzeko ere, ariketa aerobikoak eta muskulu-potentziak dakartzan beste onura askoren artean.
Ariketa horien bidez, Bidasoko OSIak (Osakidetza) Irungo biztanle gehienek bizi-kalitate hobea izan dezaten lortu nahi du, askoz ere pertsona aktibo eta autonomoago bihurtuz.
Irungo anbulatorioko profesionalak ari dira ikastaro hau ematen.
Urriaren 18 an, gripearen aurkako txertaketa kanpaina jarri du martxan Osakidetzak. Kanpaina hori datozen asteetan egingo da Elitxu auzo elkartearen lokalean.
Lokala goizez erabiliko da. Ordu horietan, lokalean ohikoak izaten diren jarduerak ez dira egingo.
Elitxu auzo elkarteak lehentasuna ematen dio Osasun Zerbitzuarekin ahal den neurrian kolaboratzeari kanpaina hori aurrera eramateko eta ahalik eta baldintzarik
onenetan gainera.
Auzotarren esku-hartze bat da Oñaurreko kirol-instalazioaren abiapuntua, 2019ko aurrekontu parte-hartzaileetan egindako proposamen bati esker.
Obra arloak lehen proiektu bat egin zuen, eta auzotarrei aurkeztu zitzaien. Aurkeztutako proposamena aztertu ondoren, auzotarrek iradokizun batzuk egin zituzten, eta behin betiko proiektuan kontuan izan dira horiek.
Obren helburu nagusia da Oñaurren kirola aire zabalean egiteko gune bat prestatzea.
Honako hauek izango ditu instalazio berriak: 30 x 15 m-ko kirol askotarako pista bat erdialdean, saskibaloi-kantxa txiki bat, kalistenia egiteko espazio bat eta zenbait osagarri.<0}
Obra gauzatzeko epea 5 hilekoa izango dela zenbatetsi da.