Miguel de Ambulodi kaleko aparkalekua, gero eta gertuago (2022)

Irungo Udaleko Obra arloak jakinarazi duenez, Diana kaleko behin-behineko aparkalekua egiteko proiektu teknikoa onetsi du. Elitxu-Lapize auzoan dago, eta sarbidea du Miguel de Ambulodi kaletik. Partzela Irunvi Irungo Etxebizitza Publikoko Sozietatearena denez, erakunde horren administrazio-kontseiluak lurzoruen lagapena baimendu behar izan zuen.

Hau da funtsezko urrats bat proiektu hau lehenbailehen gauzatu dadin, proiektua lizitatuta eta, geroago, esleituta.

Proiektua behin-behinekoa da,  partzela Txenperenea eremuan etorkizunean egingo den garapenean sartuta baitago, eta auzo horretan dauden aparkatzeko zailtasunak arintzea da haren helburua. Horretarako, 45 plaza inguru eta motorrentzako eremu bat eraikiko dira.  Obrak gauzatzeko aurrekontua 130.000 eurokoa da.

Opor zorintsuak pasa dezazutela (2022)

Uztailaren 27tik irailaren 1era, Elitxu auzo elkartea itxita egongo
da udako oporrengatik.
Edozein zalantza edo urgentziarik izanez gero, telefono zenbaki
honetara deitu: 628 67 81 78

Bazkide agurgarriok (2022)

Jakinarazten dizuegu, espazio itxietan maskarak erabiltzea derrigorrezkoa ez dela dioen arautegi berria atera denez, salbuespen batzuk tarteko, gure elkarteko ateak irekitzea erabaki dugula, bazkideek maiatzetik aurrera erabili ahal izan dezaten.

Lokalak dagoeneko jarduera batzuetarako erabiltzen ari dira, baina eskaintza beste jarduera batzuetara ere zabalduko da, alegia, urtebetetzeak, ekitaldi txikiak, etab. egiteko.

Lokalen erabileran pandemia arreko garaian zeuden arauekin funtzionatzen jarraituko da.

Elitxu auzo elkarteko presidentea.

 

Zahartze aktiboko ariketei buruzko ikastaroa (2022)

Elitxu auzo elkartean aurrez aurreko ikastaro bat egiten ari gara. Ikastaroaren helburua  muskuluak indartzea eta oreka hobetzea da, erorikoak eta balizko hausturak prebenitzeko, baita osteoporosia prebenitu eta atzeratzeko ere, ariketa aerobikoak eta muskulu-potentziak dakartzan beste onura askoren artean.

Ariketa horien bidez, Bidasoko OSIak (Osakidetza) Irungo biztanle gehienek bizi-kalitate hobea izan dezaten lortu nahi du, askoz ere pertsona aktibo eta autonomoago bihurtuz.

Irungo anbulatorioko profesionalak ari dira ikastaro hau ematen.

LAPICE KALEKO ASFALTATZEA (2022)

Gobernu Batzordeak 2022ko asfaltatze-kanpaina onartu du. Kanpaina
horren barruan Lapice kalean egingo diren lanak jasotzen dira.

Asociación de vecinos del barrio de Elitxu
Lapizeko Auzo Elkartea

943635294 - 628678178
L, M, MI y J de 17H a 19H  y V de 10H a 12H.
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
www.avvelitxu.com