Datorren astelehenean, apirilaren 26an, 8 etatik aurrera, ezin izango dugu erabili Alarde eremuan dagoen aparkalekua, eremu horretan babes ofizialeko 42 etxebizitza eraikitzeko obrak hasiko direlako.
Martxan da COVID-19aren aurkako txertaketa-kanpaina gure elkartean.
Erabilera anitzeko lokala (23. zkia) txertaketarako bakarrik erabiliko da. Astearte eta ostegunetan bakarrik erabil dezakegu, 18:30etik aurrera, beste jarduera batzuetarako edo elkartearen bilerak egiteko.
Elitxu bizilagun-elkartean uste dugu lehentasuna duela osasun-zerbitzuarekin elkarlanean aritzea txertaketa errazteko. Aipatutako kanpaina datozen hilabeteetan zehar luzatuko da.
DAGOENEKO BUKATUTA DAGO GURE “LAPITZE AUZO PLANA”!!
EZAGUTU NAHI BADUZU, ZOAZ “PROIEKTUAK” ATALERA, GURE WEBGUNEAN.
Hizkuntza-ohituren aldaketan pauso garrantzitsua eman zen 2018an Euskaraldiari esker. Euskararen erabilerari bultzada emateko, ordea, gehiago sakondu beharra dago ekimen honen antolatzaile nagusien ustez; hain zuzen, pauso berriak emateko antolatu da bigarren Euskaraldia. Ariketa masiboa 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte egingo da.
Aurreko edizioan egin zen moduan, Ahobizi eta Belarriprest rolen bidez egingo da ariketa, aurten ere: herritarrek Euskaraldian izan nahi duten jokabidearen arabera erabakiko dute zein rol hartu nahi duten.
COVID-19ak sortutako egoera medio, online besterik ezingo da izena eman; azaroaren 19ra arte izango da horretarako aukera, web-orrian:
Urriko bigarren astean, gripearen aurkako txertaketa kanpaina jarri du martxan Osakidetzak. Kanpaina hori datozen hilabeteetan egingo da Elitxu auzo elkartearen lokalean.
Lokala 10:00etatik 17:00etara bitartean erabiliko da. Ordu horietan, lokalean ohikoak izaten diren jarduerak ez dira egingo.
Elitxu auzo elkarteak lehentasuna ematen dio osasun zerbitzuarekin ahal den neurrian kolaboratzeari kanpaina hori aurrera eramateko eta ahalik eta baldintzarik onenetan gainera.